COMGI

720: Atzerrian kokatuta dauden ondasun eta eskubideei buruzko aitorpen informatiboa

12/04/2022

Elkargokideei jakinarazten diegu aurten 720 eredua PFEZ-aren epe berean aurkeztu beharra dagoela.

Oro har, aitorpena aurkeztu beharra dago lehen hiru ondasun blokeetako ondasun eta eskubideak 50.000 eurotik gorakoak badira blokeak bakarka hartuta (finantza entitateetako kontuak; baloreak, eskubideak, aseguruak eta alde baterako edo bizitza osorako errentak; eta ondasun higiezinak edo haien gaineko egiazko eskubideak).

Pasa den urtera arte, martxoan aurkezten zen hau, baina 2022tik aurrera PFEZ-aren epe berean aurkeztu beharra dago.

¿Noiz dago zergaduna behartua aitortzera?

Atzerrian dauden, atzerrian matrikulatuta dauden edo atzerriko herrialdeetako erregistroetan dauden ondasun higigarri edo haien gaineko eskubideei dagokienez, aitorpena egin behar da: oro har: bakarkako balioa 50.000 eurotik gorakoa denean. 

*Salbuespena: eskudirua, moneta birtualak eta harri edo metal preziatuak; kasu horretan, ondasun kategoria horien baterako balioak izan beharko du 50.000 eurotik gorakoa.

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz