COMGI

FUNDAZIOAREN LAGUNTZAILEAK:

Doktorego-tesi onenarentzat

09/01/2017

Ignacio Maria Barriola Dk. Saria, doktorego-tesi onenarentzat 

1.- Sari honetara aurkeztu ahal izango dira Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialean kolegiatuta dauden medikuek 2016. urtean defendatutako doktorego-tesi guztiak, edozein dela ere bere espezialitatea, baldin eta tesia irakurri ondoren Bikain – Cum Laudem kalifikazioa lortu badute.

2.- Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Tesiaren hiru ale, paperezko formatuan eta argitaratutako hizkuntzan, baina ez da beharrezkoa ale horiei azalak jarri eta enkoadernatzea.
  • Tesiaren izenburua, zuzendaria, irakurketa-data, epaitu zuen epaimahaia eta lortutako kalifikazioa zehaztuko dituen ziurtagiri akademikoa.
  • Datu pertsonalak: izena, bi deitura, elkargokide-zenbakia, helbidea, telefonoa eta e-maila.

3.- Epaimahaia Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialeko Batzorde Zientifikoak osatuko du. Eta batzorde horretako kideren bat tesiren bateko epaimahaian aritu izan balitz, botoa emateari uko egingo dio, eta bere ordez kanpoko beste kide batek emango du botoa.

4.- Dokumentazioa entregatzeko muga-eguna 2016eko martxoaren 31a izango da. Ez da onartuko epe horretatik kanpora entregatutako inolako tesirik. Sariak Sendagileen Elkargoan egingo den ekitaldi batean banatuko dira (ekitaldi horren data garaiz jakinaraziko zaie elkargokide guztiei).

5.- Epaimahaiak hutsik deklara dezake sariaren esleipena. Eta epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

6.- Saria: Diploma eta 2.000 euroko sari ekonomikoa.

7.- Saritutako aleak Fundazioan gordeko dira, eta saririk irabazi ez dutenak, aldiz, bere jabeei itzuliko zaizkie.

8.- Sari honetara aurkezte hutsak arestian aipatutako oinarri guztiak onartzea eskatzen du ezinbestean.

LANEN ENTREGA:

Lanak Elkargoan bertan utz daitezke edo posta arruntez bidali Elkargora: Gipuzkoako Sendagileen Elkargoa // Fundaziaren Sariak – Frantzia pasealekua 12, 20012 Donostia.

OINARRIAK (PDF)

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri