1.- Sari honetara aurkeztu ahal izango dira 2021ean eskualdeko, estatuko edo nazioarteko mediku-kongresu batean aurkeztu diren poster edo ahozko komunikazio guztiek, espezialitatea edozein dela ere. Komunikazio hori argitalpen baterako onartu izana baloratuko da.
2.- Hautagaiak barne-mediku egoiliarrak (BAME) izan beharko dira, lanak aurkezteko epea amaitzen den egunera arte, eta Gipuzkoako elkargokideak.
3.- Sarirako hautagaiek aurkezpenaren lehen egile gisa agertu beharko dute.
4.- Bereziki baloratuko da lanaren kalitate zientifikoa, berrikuntza eta gure komunitatean duen inpaktu kliniko eta soziala.
5.- Epaimahaia Elkargoko Batzorde Zientifiko batek osatuko du, eta ez du loturarik izango aurkeztutako lanen egileekin.
6.- Saria ezingo da bitan zatitu. Epaimahaiak sariaren esleipena esleitu gabe utz dezake, eta horren erabakia apelaezina izango da.
7.- Irabazleak webgunean eta aldizkari digitalean emango dira ezagutzera. Sari banaketa ekitaldia Elkargoan egingo da, aurrez jakinaraziko den datan.
8.-Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Aurkezpenaren Power Point-a (CD, prendrive batean edo posta elektronikoz) identifikazio-daturik gabe joan behar duela.
- Aurkeztua izanaren kongresuak luzatutako ziurtagiriaren fotokopia.
- Abstrat formako laburpen posterra. > Lanaren garrantzia eta arrazoia laburki azaltzen duen testua.
- Elkargokidearen izena, bi deitura, elkargokide-zenbakia, helbidea, telefonoa eta e-maila.
- Lana posta elektronikoz bidaliz gero, lan originalarekin batera egilearen daturik ez duen bertsio bat ere bidali beharko da eta beste dokumentu bat egiliearen datuekin.
LANAK ENTREGATZEKO:
Elkargoan bertan utz daitezke edo posta arruntez bidali:
Gipuzkoako Sendagileen Elkargoa (Fundazio Sariak)
Frantzia pasealekua 12
20012 Donostia
Posta elektronikoz ere helarazi daitezke:
fundazioa@comgi.eus // info@comgi.eus