COMGI

Asistentziaren Etikako Batzordea (AEB)

Donostia Unibertsitate Ospitaleko Asistentziaren Etikako Batzordea (AEB) osasun-arloko profesionalen nahiz erabiltzaileen zerbitzura bideratutako deliberazio-mailako organoa da. Kontsultak erantzuteko nahiz aholkuak emateko dago prestatua, eta harreman kliniko-asistentzialean sor daitezkeen arazo etikoak konpontzen laguntzea da bere helburu behinena.

Bere jarduera guztietan erabateko autonomiaz jokatzen duen organo independentea da.

Asistentziaren Etikako Batzordeak sortu eta akreditatzeko otsailaren 7ko EHAAn argitaratutako 143/1995 Dekretuak zehaztu eta finkatzen ditu bere osaera eta egitekoak.

Osasun Sailburuordearen 1997ko ekainaren 24ko ebazpenak (1997ko uztailaren 18an argitaratuak) akreditatu zuen Donostia Unibertsitate Ospitaleko Asistentziaren Etikako Batzordea.

Donostia Unibertsitate Ospitaleko AEBk diziplinarteko izaera du, eta bere osaeran osasun-arloko profesionalek nahiz osasun-erakundeez kanpoko kideek hartzen dute parte.

Batzordearen egitekoak

  • Asistentziako harremanaren eremuan sor daitezkeen eta praktika klinikoarekin lotuta planteatutako arazo etikoei buruzko txosten ez-lotesleak aztertu, aholkatu eta egitea, deliberazio baten bitartez erabaki klinikoak hartzeko prozesua erraztearren.
  • Gatazka etiko gehien sortzen dituzten arazoen inguruko gidak edo protokoloak lantzea.
  • Bioetikaren arloan heziketa sustatu eta eremu horretan lankidetzan jardutea.
  • Beren jarduera-eremuan asistentzia-mailako etikari edo giza eskubideei buruzko alderdien inguruko ikerketako proiektuak burutu eta sustatzea.

Ez dira AEBren egitekoak

AEBk ez du indikazioei buruzko edo profesionalen praxiari buruzko iritzirik ematen; aitzitik, erabakiak hartzeko prozesuan planteatutako balore-gatazkak aztertu eta gatazka horiek zuhurtziaz konpontzen saiatzeko gomendioak ematea da bere eginkizun bakarra. Horregatik, ez dagokio:

  • Auzibide-agiriak eta jardunak sustatu edo babestea
  • Profesionalen nahiz erabiltzaileen etika profesionalari edo portaerei buruzko iritziak edo judizioak ematea
  • Izaera loteslea duten erabakiak hartzea edo zigorrak proposatzea.

Kontsulta egiteko prozedura (PDF)

Honekin batera erantsia doan eskaera bete behar da. Jarraian, eskaera hurrengo helbideetako edozeinetara bidal daiteke:

 

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz