COMGI

Aurretiazko Borondateen Dokumentua (ABD)

Zer da ABDa?

Dokumentu bat, idatziz egina, eta ekipo medikoari zuzendua. Bertan, pertsona batek jasota uzten ditu jarraibide batzuk, etorkizunerako, une horretan bere borondatea adierazteko gai ez bada erabil daitezen. Dokumentu hori edozein momentutan aldatu edo atzera bota daiteke, erabakiak hartzeko gaitasunari eusten zaion bitartean. Une horretara arte, pertsonaren erabakiak izango du lehentasuna dokumentuan jasotakoaren gainetik.

Nork egin dezake?

Edozein pertsona, adin nagusikoa, judizialki ezgaituta ez dagoena eta askatasunez jarduten duena.

Nork lagundu diezazuke?

Zure osasun-zentroko osasun-langileek orienta zaitzakete aurretiazko borondateen inguruan.

Gainera, Osasun Sailaren ordezkaritzetara atxikitutako Erregistroko administrazio-unitateetan informa zaitezke:

  • Gipuzkoako Osasuneko Lurralde Ordezkaritza
    • Antso Jakitunaren kalea, 35
    • 20010 Donostia-San Sebastián
    • Telefono-zenbakia: 943 02 30 06

Kontuan hartzea komeni dena:

  • Bizitzaren amaierari buruz dauzkan balio eta lehentasunei buruzko hausnarketa. Ideiak antolatzen laguntzeko, “Pentsatu, hausnartu...”, dokumentu laburra irakurtzea gomendatzen da.
  • Hurbileko familiarekin eta zure ordezkariekin hitz egin ABDan jaso nahi dituzun erabakiei buruz.
  • Kontsultatu eta komentatu zure osasun-etxean ABDak zer nolako edukia izan dezakeen. Izan ere, bertan informatuko zaituzte ondoen gaixotasun batek izan dezakeen bilakaeraz eta erabaki bat edo bestea hartzearen ondorioez.
  • Kontuan izan behar duzu, zuk hala adierazi arren, ez dela onartzen legez kontrako jokabiderik.
  • Zure dokumentua etorkizunean ezagutu dadin eta eraginkorra izan dadin, ABDa erregistratzea komeni da.

Dokumentu lagungarria:

Informazio guztia:

https://www.euskadi.eus/informazioa/voluntades-anticipadas/aurretiazko-borondateak-ab/web01-a2inform/eu/

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz