COMGI

Kooperazio Bulegoa

Elkargokideek kooperazioko lanetan parte hartzeko behar duten informazio guztia eskaintzen die Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialeko Fundazioaren Kooperazioko Bulegoak elkargokideei, Fundazioaren beraren sorrerako helburu nagusietako bat betez era horretan: ikerketa medikoa sustatzea eta babesik gabekoei, premian daudenei eta hirugarren munduko biztanleei asistentzia eta laguntza mediko-sanitarioa emateko boluntarioek beharrezkoa duten bultzada eskaintzea, osasun-laguntza ematera jarriak dauden Gobernuz Kanpoko Erakundeekin batera esku hartuz.

Eskaintzen dituen zerbitzuak bi dira, batik bat:

  1. Kooperazio eta garapenerako beharrezkoak diren laguntza ekonomikoak ematea Gipuzkoan kolegiatuak dauden medikuei. Informazio gehiago.
  2. OMC erakundearen Nazioarteko Kooperaziorako Sendagileen Elkargoetako Fundazioak (FCOMCI). banatzen dituen kooperaziorako eskaintzak argitaratu eta zabaltzea.
  3. Mediku Kooperanteen Poltsarako eta Mediku Kooperantearen Erregistrorakosarrera erraztea.
  4. Mediku kooperanteentzako beharrezkoak diren zerbitzuak, hala nola Egokitasun Profesionaleko Ziurtagiria edo baita kooperante eta boluntarioentzako Asegurua, elkargokideei eskaintzea.

Kooperazio Bulegoarekin harremana daukan edozein gai cooperacion@comgi.eus helbidearen bidez jarri zaitezke harremanetan

 

Lankidetza eta garapenerako laguntzak 2023

Urteroko lankidetza proiektuei diru laguntzak emateko deialdia ITXITA

Donazioa egin nahi diozu Lankidetza Bulegoari?

Dohaintzak egin ditzakezu sendagile kooperanteei laguntzeko. 

Erakunde lagunak

Elkargoak diruz lagundutako erakundeak

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz