COMGI

Gaixoaren Segurtasunerako Elkargoko Komitea

Zer da

Gaixoaren Segurtasunerako Elkargoko Komitea 2018an jaio zen Gobernu Batzordearen erabakiz, elkargokideen mesederako zerbitzua zela ulertuta. Izan ere, Komite honek saihestu egiten du kontsulta duen sendagile bakoitzak bere komite propioa osatu behar izatea eta Elkargoko Komiteko kide izatea ahalbidetzen die elkargokideei. 

78/2016 Dekretua eta 2017ko urriaren 27ko Agindua jarraituta sortu da Komitea eta osasun kontsulta eta zentroetan gaixoarekiko praktiken segurtasuna hobetzea du helburu legedi honek.  

Norentzat da interesgarri

Elkargoko Gaixoaren Segurtasunerako Komitea bereziki interesgarria da kontsulta edo zentro pribatua duten sendagileentzat, Komite propioa ez dutenean edota hori garatzeko asmorik ere ez dutenean. 

Zertarako behar duzu 

Gaixoaren segurtasuna hobetzeko sortzen da Komitea. Gaur egun, gainera, zenbait tramite garrantzitsu egiterako garaian eskatzen hasiak dira Komite baten kide izatea edota zeurea propioa garatuta izatea, esaterako, osasun kontsulta bat zabaltzeko lizentzian edota honen berritze prozesuan.  

Nola izan Komiteko kidea 

Ondorengo urratsak jarraitu behar dituzu Komitean izena emateko:

  1. “Memoria Justificativa de adopción de la Modalidad de Adherencia al Comité Colegial de Seguridad del Paciente” deituko formularioa bete ezazu. Hemen duzu: formularioa 
  2. Aurkeztu ezazu formularioa Elkargoan, zigilua jar dezagun. Nahiago baduzu, emailez ere bidal dezakezu eskaneaturik (Gaia: COMITÉ SEGURIDAD) ondorengo helbidera: info@comgi.eus . Jasotzen dugunean, zigilua jarri eta dokumentua bidaliko dizugu bueltan. 
  3. Eusko Jaurlaritzaren Osasu Sailari jakinarazi Komitean izena eman duzula. Digitalki* egin beharko duzun urratsa da hau, ondorengo estekan:

http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/-/comunicacion/medidas-seguridad-paciente/

 

*OHARRAK: 

Gogoratu tramite elektronikoa dela eta eskura izan beharko duzula sinadura digitala: (NAN elektronikoa, Izenpe, etab.).

Ez baduzu zure NAN elektronikoaren gakoa ezagutzen edo gogoratzen, gertuen duzun bulegora joan zaitezke eta hitzordurik gabe han aurkituko duzun makinean eskura dezakezu modu errazean gakoa. (informazio gehiago).

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri