COMGI

Bigarren Biktimari laguntzeko programa

Elkargoak Bigarren Biktimei Laguntzeko Programa jarri du abian. Programa horren bidez, kaltetutako profesionalei lagundu nahi zaie kontrako gertaera baten ondorioei aurre egiten, eta laguntza eman nahi zaie, bai lanaren ikuspegitik, bai ikuspegi juridikotik eta emozionaletik, haien bizitza pertsonala eta profesionala lehenbailehen normalizatu ahal izateko.

Krisi-egoeran egon daitekeen elkargokideari eskaintzen zaion laguntza juridiko eta laboraleko zerbitzuari laguntza-zerbitzu psikoterapeutikoa gehitzen zaio orain.

Laguntza behar duen elkargokidea harremanetan jarri beharko da Elkargoarekin, telefonoz edo aurrez aurre, eta programaren koordinatzailearekin harremanetan jarriko da. Koordinatzaileak, isilpean, kasu bakoitzean beharrezkotzat jotzen duen terapeuta esleituko dio. Une horretatik aurrera, profesionalari behar duen arreta espezializatua emango zaio, bai psikiatriaren arloan, bai psikologiaren arloan.

Bi psikiatra eta psikologo bat izango dira Bigarren Biktimari arreta emango dioten profesionalak, eta, lehen balorazio bat egin ondoren, pertsona bakoitzaren eta kasu bakoitzaren behar espezifikoei ondoen erantzun diezaiekeen tratamendua diseinatuko dute.

Programak bi helburu nagusi ditu: alde batetik, pertsonari laguntza emozionala ematea, eta bere bizitzako une txar horri aurre egiteko eta gainditzeko tresnak ematea; bestetik, hitz egiteko eta entzuna sentitzeko espazio bat eskaintzea; eta, bestetik, kasu horietan ohikoak diren konplikazioak prebenitzea, hala nola trauma osteko estresa, depresioa edo beste patologia batzuk.

Hori dela eta, programak gehienez hiru hilabeteko esku-hartzeak aurreikusten ditu; eta, denbora hori igarota, eragindako pertsonak tratamenduarekin jarraitu beharko balu, EAEko PAIMEren parte izatera igaroko litzateke.

Programaren ezaugarriak

  • Borondatezkotasuna: Bigarren Biktimatzat jotzen den pertsonak bere borondatez eskatu beharko du programan sartzea.
  • Eskaera pertsonala: eragindako pertsonak pertsonalki sartzea eskatu beharko du, ez da onartuko hirugarren pertsonen esku-hartzerik edo ordezkaritzarik.
  • Berehalakotasuna, konfidentzialtasuna eta banakako harremana: programaren erantzuna berehalakoa, erabat konfidentziala eta banakakoa izango da.
  • Deslokalizazioa: arreta Bigarren Biktimaren ohiko lantokitik kanpoko instalazioetan emango da.

Elkargoak kontrako gertaera baten ondorioak jasan ditzaketen elkargokideak informatzera eta Bigarren Biktimari Laguntzeko Programan parte hartzera animatu nahi ditu; era berean, informazio hori lankideen artean zabaltzeko gonbita egiten dugu.

 

Ondorengo bideoan ikus dezakezu terapeutek programari buruz diotena

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri