COMGI

Historia

1898ko apirilaren 12an sendagileak elkargokide izatera behartzen zituen Errege Agindua argitaratu zen. Urtebete beranduago, 1899ko apirilaren 20an, Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofiziala sortu zen, lanbidean zegoen intrusismoa amaiarazteko eta medikuntzaren eta osasunaren esparruetako garai hartako beharrizanei aurre egiteko. XIX. mendearen amaieratik aurrerako Gipuzkoako medikuntzaren historian bi etapa bereizten dira argi eta garbi.

Gerra zibilaren aurreko etapa

Gipuzkoako medikuntzak aldi bereziki bikaina bizi izan zuen 1936. urtera arte, eta baliabide urriak izan arren, Gipuzkoa aitzindaria izan zen medikuntzaren eta osasunaren esparruetako ekimen ugaritan.

Gerra osteko etapa, gaur egunera arte

1932. urtean Aldundiak eta Donostiako udalak —batak nahiz besteak Ongintza Batzordea osatzen baitzuten— Donostian ospitale berria eraikitzea hitzartu zuten, probintzia osoari zerbitzua eman ziezaion.

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu. Geio irakurri