
DEIALDIAREN XEDEA
Deialdi honen xedea da Gipuzkoan elkargokide diren medikuek sustatutako garapenerako nazioarteko lankidetzako osasun proiektuak diruz laguntzea.
Finantzaketaren xede izango dira biztanleria kalteberaren osasuna hobetzera, tokiko osasun-sistemak indartzera, osasun-arloko profesionalak prestatzera eta nazioarteko osasun-lankidetzako beste jarduera batzuetara bideratutako proiektuak.
Deialdi honetatik kanpo geratzen dira borondatezko lankideen joan-etorrien, mantenuaren edo egonaldiaren gastuak ordaintzera bideratutako banakako eskabideak.
MUGA EGUNA: 2026ko irailak 13
Laguntza nork eska dezake?
Honako baldintza hauek betetzen dituzten medikuek eskatu ahal izango dituzte laguntza horiek:
- Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko kide izatea.
- Elkargoaren kuotak ordainduta izatea.
- Laguntza eskatzen den irabazi-asmorik gabeko erakundeko kidea, bazkidea edo laguntzailea izatea.
- Mediku Lankideen eta Boluntarioen Erregistro Nazionalean izena emanda egotea, Mediku Elkargoaren Nazioarteko Lankidetzarako Fundazioan.
Eskabidea proiektuaren erakunde arduradunaren izenean aurkeztu beharko da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Eskabideak Elkargoak prestatutako inprimaki ofizialaren bidez aurkeztu beharko dira, honako agiri hauekin batera:
- Jardueren kronograma.
- Proiektuaren aurrekontu zehatza.
- Eskatzailearen curriculum vitae laburtua.
- Tokiko kontrapartearen konpromiso- edo lankidetza-gutuna, halakorik badago.
Elkargoak agiri osagarriak edo argibideak eskatu ahal izango ditu, proiektua behar bezala baloratzeko beharrezkotzat jotzen duenean.
Elkargoko bulegoetan utzi edota email bidez bidal daiteke eskaera, ondorengo posta elektronikora:
cooperacion@comgi.eus // Gaia: 2026ko Lankidetzarako Laguntzak
* Elkargoak beretzat gordetzen du beste edozein argibide osagarri eta espezifiko eskatzeko eskubidea.