COMGI

Presidenta

Ongietorri Gipuzkoako sendagileen etxea izan nahi duen komunikazio espazio honetara.

Carmen Solórzano Sánchez naiz, pediatra eta Elkargoko presidenta 2022-2026 epealdirako. 

Elkargokide guztientzako erreminta erabilgarria izan nahi du webgune honek. Zuzeneko informazioa jaso eta gure arteko harremana estuagoa izateko balioko duena, baina baita hiritarrek zer egiten dugun eta zer behar eta kezka ditugun ulertzeko balio dezakeena.

Pertsonalki, oso harro nago sortu dugun lantaldeaz. Ibilbide luzeko profesionalak izateaz gain, medikuntzarekin eta batez ere gure lankide guztiekin konprometituak dauden pertsonak dira. Datozen lau urteetan lan asko egingo dugu, baina ilusioz beteta gaude.

Erakunde honen helburu nagusiak hauek dira: kode deotologikoaren betearaztea,  medikuntzaren antolamendua, bere ordezkaritza eta elkargokideen interesen defentsa. Horien alde egingo dugu lan, baina baita osasunaren babeserako ere, gure ekintza medikoetatik haratago: osasun ohitura onak sustatzeko lan egingo dugu, hiritarren interesen alde egitea dela ulertzen baitugu.

Hori dela eta, komunikazio beharra etengabea da: ongi dakigu osasun eremuan zein garrantzitsua den. Teknologiek, gainera, komunikazioa modu garden, azkar eta eraginkorrean komunikatzea ahalbidetzen digu. Beraz, webgune hau erabiltzera gonbidatzen zaitut, bi norabideetan: informatuta egoteko eta gurekin harremana izateko. Behar horiei erantzun nahi diegu eta konpromiso hori dugu.

Nirekin harremanetan jarri nahi baduzu: presidencia@comgi.eus

 

 
comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz