COMGI

Eusko Jaurlaritzak eutanasiari buruzko weborria martxan du

28/06/2021

Eusko Jaurlaritzak “Eutanasia: zure zalantzak argituko ditugu” web atala martxan du honen inguruko informazioa zabaltzeko asmoz: nork, noiz, nola eta zein egoeratan eska dezake norbaitek eutanasia, eskaera hori bete ahal izateko profesionalak behar duen informazioa, eta abar.

Web espazio honetan ere kontzientzia objektoreen erregistroa ere martxan da, nahi duen profesionalak izena eman dezan.

OBJEKTOREEN ERREGISTROA

Eutanasiaren Erregulazioirako 3/2021 Lege Organikoak bere 16. artikuluan ezartzen du osasun profesionalen kontzientzia objekzioaren eskubidea.   

Hala, zentro publiko nahiz pribatuetako profesionalen erregistro bakarra egongo da: informazioa guztiz konfidentziala izango da eta erregistrora sarbidea izango dute, soilik, prestazioaren antolaketa eta kudeaketan erantzukizuna duten pertsonek.

Kontzientzia objekzioa osasun langile bakoitzaren erabakia da eta idatziz eta aldez aurretik egin beharrekoa da.

Erregistro honetan izena eman nahi duenak ziurtagiri elektronikoren bat beharko du

Osasun-profesionala identifikatzeko, egoitza elektronikoko “Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoak” atalean zehaztutako ziurtagiri elektronikoak erabiliko dira.

Lotura interesgarriak:

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz