Gobernu Batzordearen akordioz, elkargokideen Batzar Nagusirako deialdia luzatzen da. Batzar hori Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko Areto Nagusian (Frantzia Pasealekua, 12) egingo da, 2024ko martxoaren 20an, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean lehen deialdian eta 19:00etan bigarren deialdian, hurrengo gaiak jorratzeko:
- 2023ko abenduaren 13ko Ohiko Batzar Nagusiko aktaren irakurketa eta, hala badagokio, onarpena.
- Lehendakariren txostena.
- 2023ko ekitaldiari dagozkion Idazkaritzaren, Fundazioaren eta Aholkularitza Juridikoaren Memoriak irakurtzea.
- Ogasun Batzordearen ziurtagiriaren irakurketa.
- 2023ko abenduaren 31n itxitako ekitaldiko aurrekontuaren eta kontuen (Balantzearen eta Emaitza Kontuaren) likidazioa, hala badagokio, onartzea.
- Finantza-auditoretzako txostena.
- Herri Administrazioetako Medikuen arloko kide berria COMGIren Gobernu Batzordean sartu dela berrestea.
- Norberak lekarkeena.