COMGI
Hasiera > 

Arantzazuko Ama Gaixotasunen Nahitaezko Aseguruaren Ospitalea

Garai bateko Ospitale Probintziala zenaren erdiko egituraren gainean eraikia, 1960. urteko abuztuaren 15ean inauguratu zuen Francisco Franco estatuburuak, Ospitale Probintziala inauguratu eta bost hilabete beranduago. Hasieran 650 ohe zituen, lau solairutan banatuak. Lehenengo gaixoak (Ategorrietako amaetxean ospitaleratuta zeuden amak eta haurrak) bezperan eraman zituzten bertara. Insalud-en mendeko zentro honek Manteo Ospitalea ordeztu zuen, eta Alfonso Ugalde izan zen bere aurreneko zuzendaria.

Zentro honek irakaskuntzarako baimena du 1975. urteaz geroztik. 1985. urtean ama-haurrentzako eraikina altxatu zen atzealdean, eta bertara eraman ziren bi ospitale orokorretako pediatria-, ginekologia- eta obstetrizia-zerbitzuak. Zentroa euskal osasun-sarean sartu zen 1987. urteko transferentzien dekretuarekin. 90eko hamarkadan Arantzazuko Ama Ospitalea izena hartu zuen.
 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz