COMGI
Hasiera > 

Ospitale Probintziala

1960ko martxoaren 19an inauguratu zen, urte batzuk lehenago eraikitako zentro psikiatrikoaren ondoan. Administratiboki zentroaren zuzendaritza psikiatrikoko zuzendari Luis Martin-Santos psikiatrari zegokion arren, beste profesional bat aukeratu zuten kargu horretarako: Carlos Elosegui doktorea, izen handiko barne-medikuntzako sendagilea eta kudeaketa-gaitasun handiko gizona. Hala ere, Manteo Ospitaletik zetozen zerbitzu-buruzagitzak mantendu egin ziren, esate baterako oftalmologiari (Azcoaga dk.) eta laborategiari (Irizar dk.) zegozkionak. Psikiatrikoak eta eraikin berriak (biak Foru Aldundiaren mendekoak) Gipuzkoako Ospitale Probintziala osatu zuten.

Eraikina (Muñoz Baroja arkitektoaren obra) modernoa zen garai hartarako, eta ondo hornitua zegoen, lau solairu eta lau ohetik behera zituzten gaixoentzako gelekin. Barne-medikuentzako gelak ere bazituen, baita erizaintza-eskola eta gaixoak zaintzen zituen mojen komunitate erlijiosoa ere.

1985. urtean Osakidetzaren ospitale-sareko parte izatera pasa zen akutuen zentro gisa, eta Gipuzkoako Ospitale izenarekin zerbitzua eman zion 15 udalerrik eta 160.000 biztanleko populazioak osatutako osasun-eskualdeari. 90eko hamarkadan Gipuzkoa Ospitale izena hartu zuen.
 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz