COMGI
Hasiera > 

Toraxeko Gaixotasunen Ospitalea

1953. urteko abuztuaren 12an inauguratu zen arren, 1952. urteko udan jarri zen martxan. Tuberkulosiaren Aurkako Borrokarako Patronatu Nazionalaren mendekoa zen. Ospitale honetara ekarri zituzten Nuestra Señora de las Mercedes Erietxeko gaixoak (emakumezkoak) eta baita San Antonio Abad Ospitaleko Doker haur-pabiloiko haurrak ere. Beranduago, 1955. urtean, Andazarrate erietxeko gaixoak (gizonezkoak) ospitaleratu zituzten bertan. Urteak igaro ahala tuberkulosiak behera egin zuenez, ospitalea gainerako arnas patologietara bideratu zen, eta ondoren epe ertain eta luzeko egonaldietara.

1981. urtean Eusko Jaurlaritzari transferitu zitzaion, eta 1985ean Amarako Ospitale izena hartu zuen. Erantsitako eraikin batek Medikuntza Fakultateko ordezkaritzaren egoitza eta Erizaintzako Unibertsitate Eskola hartzen ditu barnean.
 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz