COMGI
Hasiera > 

Gipuzkoako Poliklinika

Zentroa 1975. urteko uztailean inauguratu zen, osasun-zerbitzu integrala eskaintzea helburu zuen sendagile eta enpresari gipuzkoarrek osatutako talde baten ekimenez. 18.000 metro karratuko eraikin propioa du, eta gure inguruneko lehen osasun-zentro pribatua da. Erantzuna ematen die 12.000 ospitaleratzeri, eta 10.000 operazio kirurgikotik gora egiten ditu urtean. Horretarako 12 operazio-gela, ZIUko 14 postu eta 149 ospitaleratze-ohe ditu, baita Eguneko Ospitaleko 18 gela ere. Halaber, kanpo-kontsulten zerbitzua eskaintzen du, eta 150etik gora dira bertan artatzen duten sendagile espezialistak.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz