COMGI
Hasiera > 

Manuel Usandizaga

Bere ibilbide profesionala Sorostetxeko sendagile gisa hasi zuen. Madrilen eta Basurtuko Ospitalean ikasi ondoren, bere esperientzia Berlinen, Vienan eta AEBetan hedatu zuen. Ginekologia eta Obstetrizian espezializatu eta 1929an Santanderko Valdecilla Ospitaleko Ginekologia zerbitzuan sartu zen. Bertan erizainak prestatzeko zentro bat sortu zuen. 1935. urtean bere espezialitateko katedra irabazi zuen Salamancako Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean. Katedra hori berori izan zuen Zaragozan, Valladoliden eta Bartzelonan ere. Azken hiri horretan Osasun Laguntzaile Teknikoen Eskolako, eta Ospitale Kliniko eta Probintzialeko zuzendari ere izan zen.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz