COMGI
Hasiera > 

Nuestra Señora de las Mercedes Erietxea

Tuberkulosiaren Aurkako Udal Batzarrak sustatutako zentro hau Uban zegoen. Emakumeei soilik bideratutako zentro honek 40 ohe zituen, eta 1912. urtean erregeek inauguratu zuten. Atsedena, elikadura egokia eta medikazioa eskaintzen zituen. Lorearen jaian lortutako dirua zentroa mantentzera bideratzen zen. 1930eko hamarkadaren hasieran Ongintza Batzordera transferitu zuten zentroa. Gerra Zibilean ospitale militar bilakatu zen, eta beranduago Laguntza Sozialeko Haurrentzako Etxea (1953. urtetik 1978.era).

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz