COMGI
Hasiera > 

Tuberkulosiaren aurkako artategi eta erietxeak

XX. mendearen hasieran Gipuzkoa tuberkulosiak eragindako heriotza-tasarik handiena zuen probintzia zen. 1912. urtean Nuestra Señora de las Mercedes Erietxea inauguratu zuten, tuberkulosiaren aurkako prebentzio-zentro gisa. Halaber, Aldundiak erietxe bat zuen Asteasuko Andazarrate mendian. 1913. urtean Emiliano Eizaguirre doktoreak Manteo Ospitalean tuberkulosiaren aurkako artategi bat sortzea lortu zuen. 1928. urtean San Bartolome kalean beste bat ezarri zuten. Eta ondoren Eibarren, Irunen, Tolosan, Azpeitian eta Bergaran sortu zituzten tuberkulosiaren aurkako artategiak. 1934. urtean Estatuak erreleboa hartu zuen tuberkulosiaren aurkako borrokan. Hala, tuberkulosiaren aurkako artategi bat sortu zuen Donostian, eta beste bat Eibarren. Aldi berean, sendagileak biztanleria eta agintariak gaiari buruz sentsibilizatzen saiatu ziren, gaixotasunari aurre egin eta Tuberkulosiaren Aurkako Borroka sortzeko.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz