COMGI
Hasiera > 

Cesar Chicote del Riego

Madrilgo farmazialari hau Donostian finkatu zen 1887. urtean. Urte hartan bertan Donostiako Udalak Udal Laborategi Kimikoko zuzendari-lanpostua sortu zuen eta Cesar Chicote hautatu zuten, aho batez, lanpostu horretarako. Antolatu zuen laborategia erreferentziazkoa izan zen Estatuko gainerakoentzat. Estolderia-sarea eta eremu publikoetako desinfekzioa bultzatu zituen. Aitzindaria izan zen, halaber, hondakin solidoen gaikako tratamenduari eta hondakin organikoak erretzeari dagokienez. Farmazialari-lanetan ere aritu zen San Antonio Abad Ospitalean. 1898. urtean Madrilgo Udal Laborategiko buru izendatu zuten.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz