COMGI
Hasiera > 

Santa Isabel Artategia

Baliabiderik gabeko pertsonak artatzeko kontsultategi hau Donostian finkatu zen Charles Vic mediku frantsesak jarri zuen martxan. 1910. urtean inauguratu zuten, eta Gerra Zibila hastearekin batera desagertu zen. Prentsak goretsitako establezimendu hori moja domingotar batek zuzentzen zuen. Gaixoak artatzeko lanetan hainbat espezialitatetako hiriko sendagile ugarik hartzen zuten parte: pediatria, medikuntza orokorra, otorrinolaringologia, digestio-aparatua, ginekologia, eta abar. Kontsultetan Frantziako Gurutze Gorriaren arauen arabera trebatutako titulurik gabeko erizainek artatzen eta laguntzen zituzten gaixoak.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz