COMGI
Hasiera > 

Amaetxea

Aldakonea kaleko aldapan kokatua, 1933. urtean ireki zituen ateak. Lehen urtean 205 jaiotza erregistratu ziren bertan, eta ginekologiaren eta obstetriziaren esparruko 125 ebakuntza egin zituzten. Kontsultategiak 1.334 emakume artatu zituen, erabat doan. Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalak finantzatu zuen hori guztia, Aurrezki Kutxa Probintzialaren, Aldundiaren, Donostiako Udalaren eta Adingabeak Babesteko Batzordearen laguntzarekin. Eraikina 1936. urteko abuztuan bonbardatu zuten, eta zerbitzuak Ulia mendiaren magalean kokatutako etxe batera pasa zituzten, Amaetxea konpontzeko lanak 1941. urtean amaitu zituzten arte. Gaixotasun-aseguruaren amatasun-zerbitzuaren jarduerak eraginda gainbehera hasi zen 1945ean. 1953. urtean eraikina Koruko Amabirjinaren Etxe-eskola bilakatu zen.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz