COMGI

OSAKIDETZAREN GARAPEN PROFESIONALA: 2024ko deialdiko garapen profesionala ebaluatzeko eta esleitzeko prozedura argitaratu da

Euskal Osasun Zerbitzuak EHAAn argitaratu du Osakidetzako profesionalentzako 2023ko ekitaldiari dagokion garapen profesionalaren maila onartzeko ohiko deialdiko baldintzak, eskabideak, ebaluazio-prozedura eta maila-esleipena arautzen dituen ebazpena.

Osakidetzako lanbide-talde guztietako langile finkoek eta ez-finkoek eskatu ahal izango dute prozesu honetan parte hartzea, baldin eta, ebazpen honen 3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzeaz gain, genero-indarkeriagatik senitartekoak zaintzeko edo zerbitzu berezietarako jarduneko edo eszedentziako egoeran badaude, Osasun Zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legean ezarritakoaren arabera, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan, deialdirako ezarritako eskaera-epean.

Eskaera eta mailaren aitorpena aitortutakoa baino goragoko hurrengo mailarantz bakarrik egin ahal izango da. Osakidetzan edo Osasun Sistema Nazionalean aitortutako mailarik ez izateagatik sarbide-mailan dauden profesionalek I. maila aitortzeko eskaera baino ezin izango dute egin.

Aldi baterako barne-sustapeneko egoeran dauden langileek izendapen finkoa duten kategorian bakarrik eskatu ahal izango dute garapen profesionala, eta kategoria horri dagokion garapen profesionaleko osagarria jasotzeko eskubidea izango dute.

Eskaera egiteko epea: 2024ko otsailaren 27tik martxoaren 27ra. 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz