COMGI

Euskadiko Sendagileen Elkargoen Kontseiluak BAME 2024 azterketako 84. galdera kentzeko eskaera babestu du

24/01/2024

Euskal Autonomia Erkidegoko Sendagileen Elkargoen Kontseiluak (ESEK) bat egin du joan den larunbatean, urtarrilaren 20an, egindako BAME azterketako 84. galdera (0 eredua) kentzeko eskaerarekin, onartezina eta medikuentzat iraingarria dela uste baitu.

Lan-karga handia izateagatik medikuari errua egoztea, eta haren portaeraren arrazoi posible bakar gisa gaixotasun mentala duela ondorioztatzea, galdera honetan egiten den bezala, iraingarria da osasun-sistemaren egungo egoeraren ondorioz lan-presio oso handiari aurre egiten ari diren profesional guztientzat. Era berean, beste kolpe bat suposatzen du Lehen Mailako Arretarako, merezi duen ospea itzultze aldera, behar dituen baliabide materialez eta giza baliabideez hornitu beharko litzatekeena.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz