COMGI

2024rako Elkargoko aurrekontuak eta kuotaren eguneratzeak onartu dira Batzar Orokorrean

20/12/2023

Medikuen Elkargoaren Batzar Nagusiak abenduaren 13an onartu zuen aurrekontuaren eta kontuen proposamena 2024rako. Era berean, elkargokide kuota eguneratzea ere onartu zen, izan ere, badira ia 5 urte azkenekoz gaurkotu zenetik (2019ko abenduan) eta egungo inflakzio testuingurua kontuan izanik kuota gaurkotzea onartu da. 

2024ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da igoera: elkargokide arrutaren kuota 5 euro igoko da; egoiliarren eta desgaitasuna dutenen kuota 2,5 euro eta ohorezko sendagilearen kuota 3 euro.

Honela, 2024rako elkargoko kuotak honako hauek izango dira:

  • Elkargoko kuota: 69 euro hiruhilero
  • Lizentziadun berrien kuota: 34,5 euro hiruhilero
  • Desgaitasuna kuota:  34,5 euro hiruhilero
  • Ohorezko medikuen kuota: 17 euro hiruhilero
  • Babes Sozialerako Fundazioaren kuota: 25 euro

 

Elkargoko kuota zertarako balio du?

Elkargoaren kuota Elkargoaren diru-iturri nagusia da, eta honen helburu nagusia eguneroko jarduerari eta lan-taldeari eustea da, elkargokideak behar dituen zerbitzuetara sarbidea eduki dezan: arreta bulegoa, arreta birtuala, behar duen informazioa, aholkularitza juridikoa, aholkularitza fiskala eta abar.

Doan eskaintzen diren prestakuntza-jarduerak, bai eta beste jarduera asko, Elkargoaren Fundazioaren bidez antolatzen dira. Honek diru-iturri propioak ditu, AMA Aseguruak eta Bankoa Abanca patronoen parte hartzeari esker.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz