COMGI

Bartzelonako Ars Médica Orkestraren kontzertua Donostiako Udaletxean

05/12/2023

Ostegunean, abenduak 7, Bartzelonako Orquestra Ars Médica entzun ahal izango dugu Donostiako udaletxean, arratsaldeko 19:00etan, Osoko Bilkuren Aretoan. Sarrera doakoa da aretoa bete arte.

Ars Medica ganbera-orkestra bat da, profesionalak ez diren musikariena, batez ere medikuak eta osasunaren arloko beste profesional batzuk. Gozatzea eta gozaraztea du helburu, musika ahalik eta mailarik onenarekin interpretatuz.

Errepertorioak eta okasioak hala eskatzen dutenean, Ars Medica orkestrak zurezko, metalezko edo perkusiozko instrumentistak erabiltzen ditu. Halaber, gonbidatutako bakarlariekin errepertorioa orekatzen saiatzen dira, edo hainbat koru-erakunderekin elkarlanean.

Medikuen orkestrak herrialde askotan daude, batez ere Alemanian (kide guztiak medikuak ez badira ere). Ars Medica Orkestra, Espainian dagoen mediku talde bakarra, beste lanbide batzuetako kideekin aberastu da, Europako beste orkestra batzuk bezala.

Azpimarratu behar da Ars Medica orkestra irabazi asmorik gabeko elkartea dela eta parte hartzen duten instrumentistek inolako interes ekonomikorik gabe jarduten dutela.

Kontzertua Carlos Benito gure lankideak antolatu du, Donostia Musika elkartearen eskutik.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz