COMGI

BIOGIPUZKOA ETA COMGI: GIPUZKOAKO OSI-MEDIKUENTZAKO INTESIFIKAZIO-LAGUNTZAK (LIBERAZIOA)

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko Fundazioak 2014 urtetik IIS Biogipuzkoarekin sinatuta duen lankidetzarako hitzarmenari esker, beste urte betez deialdi hau argitaratzen da bi fakultatibok ikerkuntzan intentsiboki jardun dezaten, hau da, asistentzia-jardueraren % 50eko liberazioa izan dezaten.

Ekimen honen bidez, batetik, Osakidetzako fakultatiboek ikerkuntzan duten dedikazioa sustatu nahi da, eta, bestetik, Osakidetzako asistentzia-profesionalen masa kritikoa indartu nahi da, ikerketa-jarduerak aldi berean egiten baitituzte, ezagutza pazienteei helarazteko eta asistentzia-praktikatik ikerketa-hipotesiak sortzeko. Gainera, deialdiaren helburua da IIS Biogipuzkoan sortzen ari diren taldeak sendotzen laguntzea eta beste talde batzuetako ikertzaileei ere talde berritzaileak sortzen laguntzea. 

Baldintzak

  • Ibilbide zientifikoa duten eta Gipuzkoako ESIei kontratu bidez lotutako asistentzia-langileak izatea.
  • IIS Biogipuzkoako Talde Kliniko Elkartuan edo Talde Kontsolidatuan sortzen ari diren ikerketa-taldeetako batekoa izatea, eta garatu beharreko proiektuarekin sortzen ari den talde berri bat sor daitekeela egiaztatzea.
  • Ekintza honen ondorioz asistentziaren kalitatea gutxituko ez dela ziurtatzea.
  • Askatuko den pertsona atxikita dagoen zerbitzuburuaren onespena izatea, bai eta zentroko gerentearena ere.

OINARRI GUZTIAK HEMEN: https://www.biodonostia.org/convocatoria-2023-de-ayudas-de-intesificacion-liberacion-para-facultativo-as-de-osis-de-gipuzkoa/

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz