COMGI

ELKARGOKO ARETOAREN INGURUKO AURKEZPENA ETA BATZARRA

Elkargoko Areto Nagusia berritzeko proiektuaren aurkezpen-ekitaldira gonbidatzen zaitugu, baita hori onartzeko egingo den Ezohiko Batzarrera ere.

Proiektu hau diziplina anitzeko talde tekniko baten laguntzaz landu da azken ia bi urteetan eta gure ekitaldi-aretoa hobetzeko eta egokitzeko helburua du. Areto horrek 30 urte baino gehiago ditu eta ia ez da ukitu ere egin, beraz, badira hobetu beharreko gai asko: aireztapena, hezetasuna, aretoaren irisgarritasuna, argiztapena eta ikus-entzunezko alderdi teknikoak, harmailak eta besaulkiak... Proiektu honekin formakuntza eta bestelako ekitaldietara etorri diren elkargokideen partetik jasotako iradokizunei ere erantzungo zaie.

Berritzeko proiektua azaroaren 28an, asteartean, aurkeztuko da, arratsaldeko 19:00etan Elkargoan, eta, ondoren, Ezohiko Batzar bat egingo da abenduaren 5ean, elkargokideek proiektua onar dezaten.

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz