COMGI

Gabonetako haurrei zuzendutako lehiaketak: azken eguna abenduak 12

Urtero bezala, Elkargoak umeei zuzendutako bi lehiaketa martxan jarri ditu: gabonetako txartel lehiaketa eta zuhaitzerako apaingarrien lehiaketa. Bi lehiaketak elkargokideen seme-alaba edo bilobei zuzenduta daude.

Gabonetako txartela  

Txartelen lehiaketak bi kategoria desberdin izango ditu eta bi sari banatuko dira_

  • 1 kategoria: 4-6 urte bitarteko umeek egindako txartela.
  • 2 kategoria: 7-10 urte bitarteko umeek egindako txatela.

Gabonak zoriontzea izango da txartel guztien gai nagusia eta norberak egindakoa behar du izan. Teknika artistikoa librea da.

LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: abenduak 12, arratsaldeko 18:00etan. 

Lana aurkezteko:
  • Posta elektronikoz (postala eskaneatuta): Erantsitako artxibo gisa egindako lana eta egilearen datuak emailean jarri, baita aurkezten den kategoria ere: egilearen izen-abizenak, adina, telefono bat edo bi, helbidea eta aita, ama, aitona edo amonaren elkargokidearen zenbakia jarriz. Posta elektronikoen helbideak hauek dira: info@comgi.eus.
  • Bulegora posta arruntez bidali (Frantzia pasealekua 12, baxua / 20012 Do­nostia), bi gutun-azal sartuz bidalketan: batean lana eta bestean egilearen izen-abizenak, adina, telefono bat edo bi, helbidea eta aita, ama, aitona edo amonaren elkargokidearen zenbakia, baita aurkezten den kategoria sobrean argi eta garbi.  
  • Lana bulegoan ere entrega daiteke, beti ere, bulego ordutegian (ikus hemen).

 

 

Gabonetako apaingarria

Apaingarrien lehiaketak bi kategoria desberdin izango ditu eta bi sari banatuko dira:

  • 1 kategoria: 7-10 urte bitarteko umeek egindakoa.
  • 2 kategoria: 11-14 urte bitarteko umeek egindakoa. 

Lana gabonetako zuhaitzean jartzeko apaingarria izan behar du eta norberak egindakoa. Teknika artistikoa librea da.

Lana aurkezteko:

  • Bulegora posta arruntez bidali (Frantzia pasealekua 12, baxua / 20012 Do­nostia), bi gutun-azal sartuz bidalketan: batean lana eta bestean egilearen izen-abizenak, adina, telefono bat edo bi, helbidea eta aita, ama, aitona edo amonaren elkargokidearen zenbakia, baita aurkezten den kategoria sobrean argi eta garbi.  
  • Lana bulegoan ere entrega daiteke, beti ere, bulego ordutegian (ikus hemen).

LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: abenduak 12, arratsaldeko 18:00etan.

 

 

 

Sariak

Kategoria bakoitzean saria ondorengoa izango da: 50 euroko txartela Tamayo paper dendan gastatzeko.

Medikuen Ahotsa aldizkarian argitaratuko dira lanak eta horietako bat izango da elkargokideei gabonak zoriontzeko protagonista.  

Elkargoko zuhaitzean jarriko dira irabazle izan diren apaingarriak eta gabonetako txartelak sarreran ikusgai jarriko dira urte amaiera arte. 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz