COMGI

Sendagileen eta Erizainen Elkargoak kezkatuta daude Etengabeko Arretako Guneen (EAG) egoeraren aurrean

Gipuzkoako Erizainen Elkargoa eta Gipuzkoako Sendagileen Elkargoa oso kezkatuta daude Etengabeko Arretako Guneen (aurrerantzean, EAG) egoerarekin; izan ere, Aste Santutik profesional gutxi dago zerbitzu hori betetzeko, eta bi erakundeek uste dute hori funtsezkoa dela herritarrentzat.

Arreta-gune horiek ospitalez kanpoko edozein larrialdi mota jasotzen dute, eta, nahiz eta Osakidetzak argi ezartzen duen gune horietan medikuntzako, erizaintzako eta Administrazio Arloko profesionalak egon behar direla, norbere funtzioak betez, Aste Santutik hona ez da hori gertatzen ari. 

Behin baino gehiagotan profesional medikorik gabe kudeatzen dira gune hauek: sendagileen funtzioak eta eskumenak ezin dituzte kudeatu eta ez dituzte zertan kudeatu behar ere beste osasun profesionalek. Administrazio Arloko profesionalek lehen instantzian betetzen dituzte beren eginkizunak, eta erizainek bigarren instantzian egiten dituzte beren balorazioak eta triajea, beren funtzioen eta eskumenen arabera. Honen guztiaren ondorioz, erizainak, egoera bat sendagileari bideratu behar dionean, medikurik ezean, pazientea ospitaleko larrialdietara bidali behar du.

EAGn diziplina anitzeko arreta eman ezin izateak, ezarrita dagoen bezala, estres eta segurtasunik ezaren sentsazio handia sortzen du zerbitzu horretan lan egiten duten profesionalei, baita pazienteei ere, eta horrek guztiak zalantzan jartzen du pazienteek merezi duten osasun-arretaren kalitatea.

Bi elkargoek uste dute arreta-gune horietan bizitako egoerek marra gorri guztiak gainditzen ari direla eta deontologia mediko eta erizainaren aurka ere egiten duela: sendagilerik gabeko arreta medikoa, medikurik gabeko erizaintzako arreta honen egitekoa beharrezkoa denean, EAG batean behar bezalako arreta jasotzeko eskubiderik ez duten pazienteak, etab.

Horregatik guztiagatik, Gipuzkoako Erizainen eta Sendagileen Elkargoek erakundeei eskatzen diete behar diren neurri guztiak har ditzatela etengabeko arretako guneetan ematen den zerbitzua bere dimentsio osoan gauza dadin, argi utziz profesional medikoen falta ez dela inolaz ere aitzakia EAGak medikuekin ez osatzeko.

ESTEKA INTERESGARRIAK:

CADENA SER: https://cadenaser.com/audio/1687266270548/

EITB informativos: https://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/9241122/los-colegios-de-medicos-y-enfermeria-de-gipuzkoa-preocupados-ante-situacion-de-pac/

Diario Vasco - Al día: https://www.diariovasco.com/sociedad/salud/centros-urgencias-gipuzkoa-afrontan-verano-medio-millar-20230621211752-nt.html

Noticias de Gipuzkoa: https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/gipuzkoa/2023/06/20/enfermeras-derivan-urgencias-hospitales-falta-falta-medicos-gipuzkoa-6952225.html

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz