COMGI

Martxan da errezeta elektroniko pribatua

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoa akordio batera iritsi da REMPe-rekin, elkargokideei errezeta elektroniko pribatua eskaini ahal izateko datorren uztailaren 1etik aurrera. Akordioa posible izan da Odontologia eta Farmaziako Elkargoekin egindako elkarlanari esker eta helburua jarduera pribatuan diharduten sendagileei intereseko zerbitzu hau eskaini ahal izatea izan da. 

Tresna honek sendagaiak preskribatzeko aukera ematen du eta indarrean dagoen legedia betetzeaz gain ez dago paperezko errezetaren beharrik. Zerbitzuak hilean 5 euro + BEZ kostua besterik ez du. Abantaila garrantzitsuak ditu bai preskribatzen duenarentzat baita gaixoarentzat ere (ikus behean ilustrazioa).  

Elkargoko webgunean garatu dugun atalean informazio guztia kontsultatu ahal izango duzu: hemen

Altan emateko, bi urrats emen behar dituzu:  

Alta formularioa bete (online) 

> Datu babeserako dokumentua bete eta info@comgi.eus helbidera bidali.

LEHEN 50 INSKRIPZIOAK, BI HILE DOAN

Zerbitzua berria izanik, Elkargoak lehen bi hilabeteak (uztaila eta abuztua) ordainduko dizkie izena ematen duten lehen 50 sendagileri, udan zehar zerbitzua proba dezaten. Zerbitzuan alta burutu eta gero jakinaraziko dizue Elkargoak lehen 50 artean zaudeten ala ez.  

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz