COMGI
Hasiera > 

Fraisoro Haur Abandonatuentzako Etxea

Haur abandonatuei dagokienez, XIX. mendearen erdialdeaz geroztik bazegoen Gipuzkoan gaiari buruzko araudia, eta baita barruti judizialetan Aldundiaren mendeko batzarrak ere. Hala eta guztiz, haur horien heriotza-tasa oso altua zen. Horregatik, 1900. urtean Aldundiak haur abandonatuen egoera aztertzeko batzordea sortu zuen. Batzorde horrek haur abandonatuak artatzeko etxe bat eraikitzea proposatu zuen. Aukeratutako kokalekua Zizurkilgo Fraisoro izan zen, bertako higiene-baldintzak onak izateaz gain esnea eta hura esterilizatzeko eta maternizatzeko tresnak ugariak baitziren bertan. Lehen sendagile arduraduna Jose Joaquin Albea izan zen, Billabonako sendagilea, eta eskuzabaltasun handiz egin zuen lan haur abandonatuentzako etxean.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz