COMGI
Hasiera > 

Irungo osasun-estazioa

Espainiako lehena eta Europako osoenetako bat izan zen. Mugako osasun-zerbitzuen eta migrazio-mugimenduen erregulazioaren eta zirkulazioaren esparruan egiten zuen lan. Gaixo zeudelako edo baliabiderik ez zutelako aberriratutako espainiarrak artatzen ziren bertan, baita mugara iristen ziren etorkin gaixoak edo baliabiderik gabekoak ere. Prozesu infekto-kutsakorren eraginpean egon zitezkeen pertsonei azterketa medikoak egiteko pabiloia zuen, baita laborategi kimiko-bakteriologikoa, garbiketa-pabiloia, dutxa kolektiboa, ilea mozteko ile-apaindegia, desintsektazio-zerbitzua, arropak eta tresnak desinfektatzeko pabiloia, gaixoak isolatzeko aterpe-pabiloia eta epidemia-prozesuetarako isolatze-ospitalea ere.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz