COMGI

Abenduak 17: gabonetako festa

2022 urte honi amaiera emateko, Elkargoak sendagileen seme-alaba eta bilobei zuzendutako gabonetako festa antolatu du berriro ere, azken bi urteetan pandemia dela eta ospatu ezin izan dena. 

Festa abenduaren 17an izango da, larunbata, goizeko 11:00etatik 13:00etara, eta askotariko jarduerak eskainiko dira, Donostiako EL SALONCITOk gidatuko dituenak. Gomendatutako adina: 0tik 12 urtera arte. 

JARDUERAK: 

  • jolas librea haurtxoentzat

  • margotzeko txokoa

  • plastilina naturalaren txokoa gabonetako eskulan tailerra

  • aurpegi margoketa

Izen ematea nahitaezkoa izango da jarduerak hobeto antolatu ahal izateko:

IZENA EMAN (aforoa ia-ia beteta dago, beraz, posible da itxaron zerrendan gelditzea)

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz