COMGI

GABONETAKO PRODUKTUEN ESKARIA

08/11/2022

(BAKARRIK ELKARGOKIDEENTZAT)

Urtez urte egin izan dugun bezala, aurten ere eguberriei begirako produktu sail bat eskaintzen dizuegu. Erantsitako formularioan ikus eta eska ditzakezu. Donostia Musikaren ekimena da hau eta Elkargoaren bitartez eskaintzen du. 

Produktu gehienak 20 urte baino gehiago daramatzate gurekin. Badira urtez urte aldatzen direnak, baina beti ere euren kalitatea zaintzen da eta prezio ezin hobean eskaintzen zaizkizue. 

ESKAERIAK JASOTZEKO:

1.- Egindako eskariak beherago ageri den helbidean jaso daitezke, edota etxean jaso dezakezu 10 euroren truke. Hori bai, etxez etxerako zerbitzua Donostian bakarrik dago martxan. 

2.- Eskariak 300 euro baino gehiagoko kostua izan badu, etxerako zerbitzua doakoa izango da, beti ere, hala eskatu bada formularioan (bakarrik Donostian).            

            Eskaria ondorengo helbidean jaso daiteke: 

C/ ILLARRA BERRI 6 (IGARA-DIARIO VASCO ERROTONDA

(TXINPARTA jatetxeko alboko kalean).  

Jasotzeko egunak:

  • ARRATSALDEZ (16:00etatik 20:00etara): Abenduak 14 asteartea, abenduak 15 asteazkena, abenduak 16 osteguna eta abenduak 17 ostirala. 
  • GOIZEZ (10:00etatik 13:00etara): Abenduak 15 asteazkena.                 

ESKAERA EGITEKO 2 AUKERA DITUZU:

1. Bete ezazu erantsitako formularioa eskuz (PDF) eta bidali pnavidad15@gmail.com helbidera edota fax zenbaki honetara: 943 321788. Fax-ez bidaliz gero konfirmatu iritsi den ala ez ondorengo telefonoan: 943 276300

2. Excel artxiboa bete ezazu zuzenean eta zure izen eta abizenekin bidali email honetara: pnavidad15@gmail.com

Eskaria egiteko azken eguna: AZAROAK 21

Email guztiei konfirmazioa bidaltzen zaie. Eskaera egin eta ez baduzu emailik jasotzen, arazoren bat dagoen seinale da. Mesedez, kasu horretan jar zaitez harremanetan berriro gurekin. 

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz