COMGI
Hasiera > 

Esne-tanta

Ideiak Frantzian zuen jatorria. Bertan 1894. urtean sortu zen ezaugarri horiek zituen lehen instalazioa, baliabide ekonomikoen eskasiarengatik inuderik izan ezin zezaketenen haurren heriotza-tasa murrizteko. 1903. urtean inauguratu zen (Donostiako San Martin merkatuko pabiloi batean), diputatu probintzialaren ekimenez. Zentroak pediatria-kontsulta ere izan zuen, eta Aldundiak erositako behien esneaz hornitzen zen. Behi-esnea zentroan bertan maternizatzen eta esterilizatzen zen. Behartsuek esnea doan lortzen zuten bertan, baina trukean haurrak pediatria-kontsultetara eta astean behin pisatzera eraman behar izaten zituzten.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz