COMGI
Hasiera > 

Luis Urrutia

Gastroenterologia kirurgikoaren benetako sortzailea izan zen. Manteo Ospitaleko sendagile titularra ere izan zen. 1913 eta 1914. urteetan kirurgia gastrikoan trebatu zen Parisen, eta kirurgialari espezializatu gisa aritzea ahalbidetu zion diploma lortu zuen bertan. Londresen, Vienan eta AEBetan ere egin zuen lan, eta Europako eta Ipar Amerikako aldizkarietan publikatu zuen. Lortutako ospearen ondorioz Donostia utzi eta Madrilen eman zion jarraipena bere bizitza profesionalari. 1924. urtean joan zen Madrilera bizitzera, eta han, Juan Madinaveitiaren beste ikasle batzuekin batera, Madinaveitia Institutua sortu zuen.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz