COMGI

GOBERNU BATZORDE BERRIAK KARGUA HARTU DU

23/06/2022

Atzo arratsaldean orain arteko Gobernu Batzordearen azken bilera ospatu zen, Manuel García Bengoechea sendagilea buru izan duena. 

Hori amaitutakoan, Gobernu Batzorde berriak kargua hartu zuen, alegia, Carmen Solórzano Sánchez pediatra buru duen lan taldea. Pasa den ekainaren 16an hauteskundeak irabazi eta gero, etapa berri bati hasiera eman nahi diote, euren hitzetan "etapa berritzailea, hurbila eta ilusioz betetakoa". 

120 urte baino gehiago dira Elkargoa osatu zenetik eta lehen aldiz emakume bat izango da Elkargoaren buru eta Euskadi mailan ere halaxe izango da: Sendagileen Elkargoetako lehen presidenta bihurtu da Solorzano. Bere hitzetan, "instituzioetan ordezkaritza izateko emakumeek egindako borrokaren beste lorpen bat da hau, eta, dudarik gabe, baita gaur egungo Elkargoaren isla, gehiengoa emakumeak baikara". 

Lan talde berria Elkargoan lehenago ere lanean aritu diren pertsonek osatzen dute, baina baita pertsona berriek ere, beraz, "esperientzia bakarrik ez, ilusio eta ideia berriak ditugu", dio presidenta berriak. Gainera, askotariko perfil profesionaleko pertsonek osatzen dute taldea, hain zuzen ere elkargokide oro ordezkatuta senti dadin.

Gobernu Batzordea horrela osatuta dago: Carmen Solórzano Sanchez (presidenta), Ignacio Eizaguirre Sexmilo (lehen presidenteordea), María Belén Lopez Rubio (bigarren presidentaordea), María Belén Alonso Macias (idazkari nagusia), María Aránzazu Elicegui Sarobe (idazkariordea), Ignacio María Loyola Echaniz (diruzaina), Elizabeth Blarduni Cardon (sendagile jubilatuen batzordekidea), Gaspar De La Herrán Núñez (medikuntza pribatuko batzordekidea), José Luis Ramos Garcia (Ospitaleen batzordekidea), Lorea Sarasua Oiz (Tutore eta irakasleen batzordekidea), Nerea De Sousa Alcalde (Lehen Mailako Arretako batzordekidea), Víctor M. Verano Zapatel (Administrazio Publikoen batzordekidea), Ariane Egido Azkona (Sendagile gazte eta enpleguaren sustapenerako batzordekidea), María Asunción Guerra Alonso (batzordekidea) eta Igor Larrea Arranz (batzordekidea).

> Ikus presidentaren agurra

> Ikus Gobernu Batzordea

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz