COMGI

GOBERNU BATZORDEAREN ERABAKIA

Euskadiko Sendagileen Elkargoen Kontseiluak (aurrerantzean ESEK) Hauteskunde Batzordeak hauteskundeen etetearen erabakiaren inguruko informea egin du. Hori oinarri harturik, ondoren Gobernu Batzordeak hartutako erabakiak azaltzen dira:

  • Hauteskundeen berehalako berrabiatzea: ekainaren 16an izango dira, ostegunean, aurreikusten zen ordutegian: goizeko 10:00etatik 20:00etara Elkargoan.
  • Hauteskundeak ospatzen diren arte, Gobernu Batzordeak hartu beharreko erabakietan soilik horietara aurkezten ez diren batzordekideek parte hartuko dute, neutraltasun eta gardentasuna bermatzeko.
  • Zertifikatutako posta bidez bidalitako bozkak notaritza batean babestuta daude.
  • Bozka egunean hauteskundeak gainbegiratuko dituen kanpoko figura bat egongo da, prozesua behar bezala eramaten dela bermatzeko.

Beste behin ere, barkamena eskatzen diegu elkargokide guztiei hauteskundeak modu honetan eten egin direlako, elkargokideen bozka eskubidea urratuz.

Argi utzi nahi dugu erabaki hori ez dela hartu hautagaitzek hala eskatu dutelako.

Hauteskunde Batzordeak alde bateko erabakia hartu zuen eta ESEK-en informean ageri den moduan erabaki hori “GUZTIZ ARBITRARIOA” izan da. Gainera, Hauteskunde Batzordeak ez zuen inolako eskumenik horretarako.

Informeak argi uzten du, halaber, Hauteskunde Batzordeak prozedura guztiak baztertu dituela eta “mundu guztia defentsa gabe utzi duela, bai bi kandidaturak baita bozka eskubidea zuen elkargokide oro”.

 > INFORMEA IKUSI

Gobernu Batzordearen erabakien irakurketa:

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz