COMGI

TXERTATZEKO MEDIKU JUBILATUAK: BOLONDRESAK

28/12/2021

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak txertoa jartzeko bolondres diren sendagile jubilatuen zerrenda erraztuko dio Osasun Sailari. Izan ere, egun horretan lanean ari diren osasun langileek laguntza behar dute bai hirugarren dosia jartzeko kanpainan baita umeekin txertatze kanpainan ere.

Eusko Jaurlaritzatik erretiroa hartuta duten sendagileen zerrenda zehazki eskatu digute eta gauza bera egin dute Erizainen Elkargoarekin ere. Esan beharra dago errefortzuak behar izanez gero erizainengana joko dela lehendabizi eta laguntza gehiago beharko balitz sendagileengana.

Sendagileen Elkargoak ekainean zabaldu zuen boluntarioen zerrenda eta erretiroa hartua duten sendagileen artean ia 100ek eman zuten izena.

Elkargokideren batek gaur egun izena eman nahi badu (beti ere, ekainean eman ez bazuen) hemen egin dezake: txertoak jartzeko boluntarioen zerrenda

Elkargoak Osasun Sailari datuak erraztuko dizkio eta Sail honetatik jarriko dira zuzenean boluntarioekin harremanetan. Baldintzak ondorengoak izango dira:

  • Osakidetzaren kontratuarekin lan egingo litzateke, sendagile laguntzaile bati dagokion ordainsariekin.
  • Ordainsari horiek ez diote erretiro pentsioa jasotzeari eragingo, baina PFEZaren aitorpenean diru sarrera gisa aitortu beharko dira.
  • Lanaldia eta ordutegiak boluntarioak duen prestasunera egokituko dira.

 

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz