COMGI

2021 COMGI FUNDAZIOA SARIEN IRABAZLEAK

16/07/2021

Azken asteotan lan guztien balorazioa egin eta gero, COMGI Fundazioa Sarien ebaluazio-komiteek VII. Edizioko kategoria bakoitzeko saritua izendatu dute.

Sari hauen helburua, batetik, Gipuzkoako sendagileek formakuntzari dagokionean egiten duten esfortzua aitortzea da, eta, bestetik, medikuntzako ikasle, ikertzaile eta dibulgatzaileek egiten duten lan bikaina ere balioan jartzea.

2021eko edizioan 37 lan aurkeztu dira guztira: 3 doktoretza tesi, 13 artikulu zientifiko, 7 poster edo aho komunikazio eta euskarazko 14 graduazio-amaierako lan.

Elkargoak eta COMGI Fundazioak aurkeztu diren elkargokide guztiei eskerrak eman nahi dizkie eta datozen urteetan ere euren lanak aurkeztera animatzen ditu. Gainera, bereziki eskertu nahi du ebaluaketa komiteetan parte hartzen duten elkargokide bolondresei, urtero-urtero hartzen duten lan zamarengatik eta Sariak aurrera ateratzeko erakutsitako konpromisoarengatik. Azkenik, Fundazioak bereziki eskertu nahi du urtero EHUko Euskara Zerbitzuak erakusten duen prestutasuna Jose Beguiristain Doktorea Sarira aurkezten diren lan guztien balorazioa egiteko.

 

IRABAZLEEN ZERRENDA 2021

  • DOKTORETZA TESI ONENA

Manejo del Síndrome Coronario Agudo sin elevación del segmento ST en el paciente muy anciano. Impacto pronóstico del manejo invasivo. Iñaki Villanueva Benito, kardiologoa.

  • ARTIKULU ZIENTIFIKO ONENA

Imaging Assessment of Ectopic Gas Collections. Maria Leturia Etxeberria, erradiologoa.

  • POSTER EDO AHO KOMUNIKAZIO ONENA:

Hipoglucemia como predictor de mal pronóstico en Sepsis. Mikel Diez Bengoechea, sendagile intentsibista.

  • ESPEDIENTE AKADEMIKO ONENA:

Guillermo Núñez Manjarres.

  • JOSE BEGUIRISTAIN DOKTOREA SARIA

Tronbosia PICCa ezarrita duten paziente onkologiko eta hematoonkologikoetan. Oihane Iñarra Arocena.

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz