COMGI

Eutanasiari buruzko informea argitaratu du Euskadiko Etikako Komiteen Batzorde Soziosaniarioak

29/01/2021

Euskadiko Etikako Komiteen Batzorde Soziosaniarioak eutanasia eta suizidio lagunduaren erregularizazioaren inguruko posizionamendu etiko eta baloratiboa barne hartzen duen informea argitaratu berri du. Gaiak gaurkotasun handia du eta interesgarria eta lagungarria izan daiteke osasun langileentzat, gai hauen inguruan hausnartu dezaten. Izan ere, martxoan onartzekoa da eutanasia erregulatuko duen lege berria.

Elkargoa, informea eskuragarri jartzeaz gain, online aurkezpena antolatu du informean parte hartu duten bi aditurekin. Otsailaren 18an izango da, online, arratsaldeko 18:00etan. Informazio gehiago hemen  

Txostenean ageri den bezala, informea egiteko arrazoia hausnarketa eragitea da, batik bat, osasun langileen artean, regulazio eta despenalizazio honek eragin ditzakeen inplikazio etikoen inguruan. 

Etikako ikuspuntutik, hau da planteatu den eztabaidagai nagusia: Eutanasia eta lagundutako suizidioa izan daitezke, egoera jakinetan eta baldintza zehatzetan, pertsonen sufrimenduaren arintzean urrats berri bat eta heriotza on baterako lorpen bat? 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz