COMGI

SENDAGILEAREN EGUNA, AURTEN DESBERDINA

14/09/2020

Bizi dugun osasun egoera dela eta, Elkargoak ezin izango du Sendagilearen Eguna urtero bezala ospatu: ez da ekitaldirik egingo Elkargoan eta ondoren egin izan den afaria ere bertan behera gelditu da.

Hala ere, ohorezko elkargokide guztiek euren omenaldia jasoko dute, nahiz eta modu pribatuagoan izan. Elkargoak banan-banan deituko ditu bulegoetara eta Gobernu Batzordeko kideek merezi duten omenaldi txikia egingo diete, ohikoa den diploma eta dominaren entrega eginez denei. Aurten, gainera, Batzordeak erabaki du bazkari edo afari baterako gonbitea oparitzea, euren kabuz ospa dezaten Donostiako Saltxipi jatetxean.  

Azkenik, Ohore Goreneko Elkargokideari ere omenaldi pribatua egingo zaio: Hortensia Rubio Carrera sendagilea. 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz