COMGI

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoa haserre agertu da El Correo egunkarian maiatzaren 3an argitaratutako mediku profesionalen soldatei buruzko albistearen aurrean

03/05/2020

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak ohar honen bidez adierazi nahi du haserre dagoela igande honetan, maiatzaren 3an, El Correo egunkarian "Sueldos en primera línea: de 1.000 a 6.700" albistearekin zabaldutako informazioarekin, ez baitator bat Covid-19 pandemiaren aurrean Euskal Autonomia Erkidegoko medikuak bizi duten errealitatearekin.

Paperean eta bertsio digitalean argitaratutako erreportajeak lehen lerroan lan egiten duten oinarrizko zerbitzuetako profesionalen soldaten alderaketa bat aurkezten du, horien artean, medikuntzako profesionalena. Hala ere, emandako zifrak ez datoz bat Euskal Herriko medikuen errealitate ekonomikoarekin. Horrek euskal sare publikoko profesional askoren eta Gipuzkoako Medikuen Elkargo honen haserrea piztu du, Vocentoren hedabideari informazio hori berehala zuzentzeko eskatu baitio.

El Correok gaur arratsaldean zuzendu du bere informazioa bertsio digitalean, “Rectificación de los sueldos de los sanitarios de Osakidetza” izeneko albistearekin:

https://www.elcorreo.com/sociedad/salud/rectificacion-sueldos-sanitarios-20200503170836-nt.html

Hala ere, Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak, El Correo egunkariari zuzendutako mezu baten bidez, argitaratutako erreportajearen inpaktuari egokitutako zuzenketa bat egiteko eskatu du, okerreko informazioaren adinako luzerarekin, baina bihar astelehena, maiatzak 4, paperezko edizioan, ahal den neurrian Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-profesionalen duintasuna ordaintzeko.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz