COMGI

Serafin Romero dk: "Beste aukera bat galdu da. Azken urteko egoiliarrak ez dituzte espezialista gisa kontratatuko"

31/03/2020

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak bat egiten du CGCOMeko presidente Serafín Romero doktoreak iritzi artikulu batean adierazitakoekin; non deitoratu egiten duen azken urteko egoiliarrak ez kontratatzea espezialista gisa, SND/299/2020 Aginduak (2020/03/30ean argitaratua) jasotzen duenaren arabera. Era berean, "medikuen lanbidearen izenean" horiek zuzentzeko eskatzen du; adierazi du erabaki horrek ez diola "inolako irtenbiderik ematen giza-baliabideen eskasiaren arazoari", eta, gaineratu, "kolpe gogorra dela azken hamarkadetan ezagutu den osasun-egoerarik latzenean egunero borrokan ari diren milaka lankideren moralarentzat". 

Medicos y Pacientes aldizkarian irakur dezakezu artikulua osorik

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz