COMGI

Nagusilanek bakardadean aurkitzen diren adineko pertsonei laguntzeko doako telefonoa indartu du

20/03/2020

Koronabirusaren ondorioz gizarteak bizi duen egoeraren aurrean, Nagusilanek bakardadean aurkitzen diren adineko pertsonei laguntzeko doako telefonoa indartu du. 900 713 771 telefonoa doakoa da, eta bakardadean dauden adineko pertsona guztiek erabil dezakete, hitz egin eta entzunak izan nahi badute. Izena eta telefonoa erantzungailuan utzi ahal izango dituzte, eta Nagusilaneko boluntarioek ahalik eta lasterren deituko diete.

Horrez gain, 688 741 451 telefonora deitu dezakete 10:30etik 14:30era, edo WhatsApp bat bidali.

Pertsona adinduak identifikatuta dituzten edozein arlotako profesionalei ere zuzendu diete deia: hitz egiteko beharra duten adineko pertsonak ezagutzen badituzte Nagusilaneko boluntarioekin harremanetan jartzera animatu dituzte. Zerbitzua hilodeplata@nagusilan.org helbide elektronikoaren bidez eska dezakete.

 

Emozionalki laguntzea eta konfinamendu-orduetan solasaldi atsegina izatea dira helburuak. Akonpainamendu guztiak Nagusilaneko boluntarioek egiten dituzte; izan ere, urteak daramatzate bakardadean dauden pertsonei laguntzen, eta entzuteko eta laguntzeko prestakuntza jaso dute. Zerbitzua erabat DOAKOA da, eta dagoeneko martxan dago.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz