COMGI

FPSOMCk sendagileentzako eta haien familientzako prestazioak indartu ditu koronabirusaren krisiaren aurrean

18/03/2020

Erakunde Mediko Kolegialaren Gizarte Babeserako Fundazioak (FPSOMC), estatu mailan kolektibo mediko osoaren ekintza solidarioa ordezkatzen duen erakundeak, kontziliazioari laguntzeko eta etxean familia laguntzeko aparteko prestazioak jarri ditu martxan. Batez ere, lanaldian ustekabeko ezohiko egoerei aurre egiten ari diren medikuei zuzenduta daude.

Ehun urtetik gorako fundazio honen jardunak beti markatu duen elkartasunetik abiatuta, FPSOMCk ezohiko izaeraz zabaldu du Prestazioen Katalogoan jasotako laguntza batzuen estaldura, osasun-krisia eta agintariek ezarritako alarma-egoera luzatzen den bitartean.

"Medikuena, gainerako osasun-lanbideekin batera, pandemia horrek gehien mobilizatzen dituen eta gehien eragiten dien kolektiboetako bat da, eta, gaur egun, lanaldi luzeak egiten dituzte, eta, kasu askotan, baldintza horiek higadura fisiko eta emozional handia eragiten dute haietan ", adierazi du Serafín Romero doktoreak, FPSOMCko presidenteak.

Hori dela eta, eta Fundazioak duen misioa betetzeko,  behar dutenean medikuak eta haien familiak babestea alegia, handitu egin dira kontziliazioagatiko prestazioen taldeari dagozkion laguntzak. Hain zuzen ere, FPSOMCk handitu egiten ditu etxean eta etxeko telelaguntzarako laguntzak gurasoentzat.

Horrela, FPSOMCk mediku bazkide babesleen eskaera puntualei erantzungo die, baldin eta, beren kargura seme-alaba adingabeak izanik, haien laguntza edo zaintza ordeztu behar badute, eta hori bateraezina bada egungo lan-betebeharrekin.

Laguntza horren helburua kontziliazio pertsonala, familiarra eta profesionala erraztea da; gainera, koronabirusaz kutsatzeko arriskua duten pertsonak izateagatik adingabeei laguntzeko eta zaintzeko zereginetan jarraitu ezin duten beste senide batzuen laguntza-lanak ere estaliko ditu.

Bestalde, jardunean dauden medikuen guraso nagusien isolamendua eta bakardadea prebenitzeko eta edozein behar edo larrialdiren aurrean komunikazio programatuko tresnak emateko, FPSOMCk telelaguntzako laguntza ere jarri du martxan.

Prestazio horren bidez, bazkide babesleek 24 orduko zerbitzu aktibo bat erosteko laguntzak jaso ahal izango dituzte, urteko 365 egunetan, guraso nagusiekin harremanetan egon ahal izateko, egoera horretan bereziki ahulak baitira. Telelaguntza-zerbitzu horren helburua da, halaber, gurasoek etxean jarrai dezaten sustatzea eta gerta daitekeen edozein premiari erantzutea.

Aparteko laguntza horiek Fundazioak kontziliazio pertsonal, familiar eta profesionalari eskaini ohi dizkionei gehitu behar zaizkie.

Prestazio horiei buruzko informazio guztia FPSOMCren webgunean dago eskuragarri: https://www.fpsomc.es/prestaciones_conciliacion.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz