COMGI

A.M.A.k Erantzunkizun Zibil Profesionaleko aseguruak doan zabalduko ditu, Covid-19aren aurkako borrokan laguntzeko

17/03/2020

A.M.A, profesional sanitarioen mutualitateak bere Erantzukizun Zibil Profesionaleko Aseguruaren estaldurak doan zabaltzeko erabakia iragarri du, mutualistak edo AMAren asegurudunak izan diren eta erantzukizun zibil profesionaleko asegururen baten babespean ez dauden profesional sanitario guztiei, baldin eta ofizialki lanerako deitzen badituzte Covid-19 birusari aurre egiteko edozein establezimendu sanitariotan.

Neurri horren bidez aseguratuaren jarduera profesionalaren ondorioz haren aurka aurkeztutako erreklamazio guztiak estaliko dira, Espainiako Gobernuak dekretatutako alarma-estatua mantentzen den aldian gertatutakoak, ezohiko egoera horretarako diseinatu diren baldintzen arabera.

Estaldura eskuratu ahal izateko interesatuek hurbilen duten bulegoaren bidez jarri beharko dute harremanetan, 913434700 telefonoan edo posta elektronikoz pcolectivosyrcp@amaseguros.com helbidera idatzita.

A.M.Ak babesa eta esker ona adierazi die "koronabirusaren krisiaren aurka borrokan ari diren osasun-arloko profesional guztiei, erakutsitako esfortzu, dedikazio eta profesionaltasunagatik".

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz