COMGI

Elkargoak prebentzio neurri bereziak hartu ditu Covid-19aren aurrean

12/03/2020

Administrazio publikoek hartutako eta gomendatutako kontingentzia-neurrien aurrean, Covid-19 koronabirusak infektatutako kasuen ugaritzea ikusita. Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko langileei telelana baimentzea erabaki da, baldin eta beren eginkizunek horretarako aukera ematen badute edo kontziliaziorako nolabaiteko malgutasuna behar badute. Elkargoa irekita egongo da; hala ere, prebentzio neurri gisa, txandakako sistema bat ezarri du, langile pilaketa saihesteko.

Horregatik, elkargokideei eta herritarrei eskatu nahi diegu elkargora bertaratzea saihesteko, baldin eta behar duten kudeaketa telefonoz edo, ahal dela, posta elektronikoz egin badaiteke. Nolanahi ere, elkargoak irekita jarraituko du kautelazko itxiera gomendatzen ez den bitartean, eta ohiko zerbitzu guztiak eskainiko dizkie elkargokideei eta herritarrei.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz